‘Amama’: elkarrizketa Asier Altuna zinemagile gipuzkoarrarekin

whenatreefalls_01

Sakona eta sendoa pago baten sustraien modura, Amama baserri bihotzetik ateratako bidai eder bat da, euskal kultura aintzinaren sehaska, etxea eta lanari lotutako tradizio gunea.

img_5358Errealitateari helduz baino alegian behar adina barruratuz, Amama familia baten barnean belaunaldien arteko sortzen den gatazka aztertzen du. Aitak iraganera lotuta eta alabak etorkizunari begira, harremana aintzinaren eta berrinkutzaren arteko tirabira adierazten du.

Asier Altuna gipuzkoar zinemagilearen hirugarren filmea heldutasun nabermena adierazten du. Berarentzat “zinea, bizitza da”, dio. “Euskarazkoa, oso jende gutxik hitzegiten duen hizkuntzan … zine berri baten sorrerara eraman gaitu, txikia baina kalidade handikoa, eta kontatzeko era oso zuzenean”.

Amama-ren aurkezpena San Franziskon dela eta, Altunak galdera batzuei erantzun digu Donostiako Zinemalditik, iaz euskal filme onenaren Irizar Saria jaso zuen lekutik. Hauxek dira bere erantzunak.

Amama irailaren 29an Roxie Theater-en (http://www.roxie.com/ai1ec_event/sf-latino-film-festival-amama-tree-falls/), urriaren 6an University of San Francisco-n (https://myusf.usfca.edu/calendar), eta urrriaren 7an South San Franzisko-ko Euskal Etxean (http://www.sfbcc.us/e280/Basque-Film-Series) erakutsiko da.

amama-when-a-tree-falls

Nola jaio zen Amama-ren istorioa? Nondik dator zure inspirazioa?
Beti izan dut gogoa baserrian girotutako pelikula egiteko, seguraski baserrian jaio eta 20 urterarte bertan bizi izan nintzelako. Ala ere, Amama-ren trama printzipala Kirmen Uriberen “Maite zaitut, ez” poematik hartu nuen. Poema hau oso gertukoa suertatu zitzaidan, ezaguna. Bertan jada gero Amama-ren pisu dramatikoa eramango duten aita eta alaba oso ondo marraztuak agertzen ziren, eta ohearen istoria ere bertan zegoen. Oso zinematografikoa iruditu zitzaidan.

Tirabira bat existitzen da belaunaldien artean gaur egun Euskal Herrian tradizio ta berrikuntzaren artean?
Aldaketa narbarmena eman da bizitzeko eran azken belaunaldietan Euskal Herrian, eta baita mundu osoan ere. Familia bakoitzak bere modura bizi ditu aldaketa hauek. Batez ere gizartean eman da aldaketa, baloreetan, familia antolamenduan, azken finean munduan kokatzeko moduan. Horrek egoera traumatikoak sor ditzake. Belaunaldiz belaunaldi modu tradizional batean lan egin dutenak, baserritarrak kasu, egoerara moldatu behar izan dira. Baserriatarren kasua oso berezia da, lanaz aparte etxea ere, bizilekua, toki berean dagoelako. Lanen antolamenduan moldatu beharra izateaz aparte familairteko antolamenduan ere bilakatu egin behar izan du, eta hori ez da hain erraza.

amama_rodajea

Hau zure hirugarren filmea da, heldutasuna adieraziz. Zer da zinema zuretzako?
Nik ere sentitzen dut heldutasun puntu bat. Ezagutzen dudan mundu honetaz heldutasunez sentitu naiz, eta asko gustatu zait nola heldu diodan gaiari. Niretzat zinema bizitza da. Zinemak pertsona bezela hazteko balio dit niri. Gainetik pisuak kentzeko, bidea egiteko eta mundu berriak bisualizatzeko. Eta ederra da konturatzea pelikula batek eragina duela ikusleengan ere. Aurrekoan, baserritar aita bat bere alabarentzat ohe bat eraikitzen ari zela kontatu zidaten. Ederra da zineak jendearengan komunikazio bideak zabaltzeko balio dezakela jakitea.

Bertsolari aurkeztu zenuenean San Franziskon Native American telebista bat elkarrikeztatu zizun, orain Amama Latino zinemaldi batean erakusten zagoz. Zelan sentitzen da sailkapen “arraru” hauetan egotea euskalduna izanez?
Ni ez naiz batere latino sentitzen. Mediterraneoa ere ez da nire itsasoa, baina askotan egon naiz nire pelikularekin zine mediterraneo zinemaldietan. Zinea familien bitartez “saltzen” da. Gu estatu espainiarreko parte garenez, gara latinoak eta gara mediterraneoak. Baina batez ere euskaldunak gara, eta nahiz eta oso denbora gutxi eraman euskaraz zinea egiten, lortu dugu munduko zinemaldietan gure lana erakusten hastea. Eta jarraitzen badugu urtero urtero zinea egiten lortuko dugu “familia” bihurtzea, zine euskalduna edozein lekutan ezaguna izatea. Zine islandiarrak lortu duen bezela. Gure erreferentziak hoiek dira, iparraldeko herrialde hoiek. Gu bezela oso jende gutxik hitzegiten duen hizkuntzan egiten dute zinea, baina zine ona egiten dute, kalitatezkoa, eta kontatzeko era oso zuzena dute. Asmatu dute. Gure bidea hortik ikusten det.

36154-amama7Nolakoa de euskal zinemaren eszena gaur egun?
Euskal Herrian uste det zinema oso osasuntsua dagoela. Jende asko dago zinea egiten, proposamen berriekin eta gogo askorekin historiak kontatzeko. Produkzio asko independenteak dira, oso proposamen pertsonalak eta bereziak. Hoiek zinemaldietan euren bidea egiten ari dira. Bestalde ba daude ekoizpen ausartagoak, Handiya filmea kasu, non egin duten produkzio diseinu ausartago bat, aurrekontu potentearekin eta ematen duenez banaketa internazionalago bat eduki dezake. Eta euskaraz. Zinea euskaraz egitea normalizatu dugu, eta horrek zinemagileak Euskal Herrian geratu eta bertatik lan egitea ekarri du. Aldatu da aurreko belaunaldiek erabili zuten sistema. Lehen pelikulak Euskal Herrian eta gero madrilerako bidea hartzen zuten (Julio Medem, Alex de la Iglesia, Enrique Urbizu). Orain, zinea hemendik egin dezakegula sinistuta gaude. Egiten ari gara eta horrek zine berri baten sorrerara eraman gaitu. Zinea, euskarazkoa, indenpendientea, txikia baina kalidade handikoa.

Zeozer esan nahiko zenu San Franziskoko jendeari zure filmea ikusi baino lehen?
Barru barrutik ateratako filme bat ikusiko dutela. Bidai eder bat egiteko aukera dutela eta ez direla damutuko.

Advertisements
This entry was posted in Film Screenings in San Francisco and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s